XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ludobixinen haitzulo atarian lehenengo proba gainditu zuten iraintxo gazte guztiak zeuden, Dunixin ezik.
Azken hau barruan zegoen, bigarren probaren gorabeherak jasaten.
Beste guztiek zegoeneko egin zuten egin beharrekoa.
Oraingo honetan, Ludobixinek pertsonalki eginiko azterketa teorikoan zetzan probaren koxka.
Berak zuzenduriko galderei ahalik eta denbora laburrenean erantzuten saiatu ziren denak.
Dunixin zen azkena.
Kanpoan, Ludobixinen erabakiaren zain zeudenen aurpegietan denetik ikusten zen.
- Buruhandia izan behar dik
Nik azkar asko erantzun dizkiat, eta egin ez duenak hobe dik ezkur koxkolak mihiztera joatea.
- Astoa ez baina, astakaikua esango niake nik -ez zuen ordea, erantzun zuen bezala pentsatzen Mieloxin azaltzuriak, ez bait zegoen batere ziur berak egin zuenaz.